Bazkide egin nahi duten herritarrek 943 36 04 33 telefonora deituta edo ostadar@ ostadarskt.eus helbide elektronikora idatzita eskuratu ahalko dute kanpainari buruzko informazio gehiago.
Bestalde, iazko denboraldian zehar Ostadar SKTk eskainitako alor guztietan kirola egin zuten herritarren datuak eman ditu elkarteak. “8 eta 75 urte bitarteko 980 pertsonak egin zuten kirola Ostadarren bitartez, alor hauetan: saskibaloia, futbola, areto-futbola, tenisa, mendia, txirrindularitza, ipar martxa, atletismoa eta boloak eta toka”.