Gure Esku Dago ekimenak Urteberriko Saria eskuratzeko boletoak jarri ditu salgai eta Lasarte Orian ere bada berauek lortzeko aukera. Herriko hainbat tabernatan salgai daude txartelak dagoeneko bost euroan eta datorren asteazkenean, San Tomas egunez, Lasarte-Oriako Gure Esku Dago taldeak jarriko duen mahaian ere eskuratu ahal izango dira. Errifa-loteriak 40.000 euro partituko ditu sari ezbedinetan; lehengo boleto sarituak 30.000 euro eskuratuko ditu eta halaber, 1.000 euroko 10 sari ere izango dira.
Zenbaki sariatuak urtarrilaren 16an egingo den zozketaren ondoren jakinaraziko dira eta sari banaketa otsailaren 18an izango da Beasaingo Igartza Jauregian.