Beldur Barik Jarrerak antolatzen duen lehiaketako Lasarte-Oriako III. edizioko saribanaketa egin zen atzo Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Lehiaketa honetan gazteek genero indarkeriari buruzko haien hausnarketa egiten dute ikus-entzunezko formatuan.
Jesus Zaballos alkateak Gloria Fuertes idazlearen hitzekin hasi zuen ekitaldia. Pozik agertu zen urtero lan kopurua handitzen delako, baina bigarren mailako gazteekin lan gehiago egin behar dela ohartarazi zuen. Izan ere, bi maila ezberdinetan 6 lan aurkeztu baitira, 5 bideo lehen mailan eta bakarra bigarrenean.
Epaimahaiak mezuaren kalitatea kontuan izan duela azpimarratu zuen eta irabazleak jakitera eman zituen. Lehiaketako lehen mailan, 12 eta 17 urte bitartekoan, 'Berdintasunera bidean' lanak eskuratu zuen saria; bigarren saria, berriz, 'Genero harreman subertituak' lanari eman diote. 18 eta 30 urtekoen mailan, 'Amonari gutuna' lanak irabazi zuen sari nagusia.
Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusi ahal ziren ekitaldian.