Aurtengo Literatura lehiaketako sarituek, diplomak jaso dituzte gaur eguerdian, ManueL Lekuona Kultur Etxean. Haur eta gazteen XXIX. Literatur Lehiaketa eta helduen XXX. edizioa izan da aurtengoa. Jendez, senidez lepo bete da kultur etxeko hitzaldi-aretoa eta emozio-giroan gozatu ahal izan dute familia zein bertaratutakoek. Oroigarrien banaketari hasiera eman aurretik ordea, Xabier Goitia kultura teknikariaren aurkezpenaren ostean, Maite Iglesias kultura zinegotziak hartu du hitza, eta Pablo Neruda poetaren 'Poesia' idatziaren zati bat irakurriaz eman zaio hasiera ekitaldiari. Parte-hartzaile eta sarituentzako esker hitzak izan ditu jarraian Maite Iglesiasek; 'lehiaketari zentzua ematen diozuen idazle heldu eta gazteei eskerrak ematen dizkizuegu'.
Bi mikrokontakizunen irakurketa
Ekitaldiaren aurkezpena egin ostean, bertan bildutakoek musikak lagundutako bi irakurketaz gozatzeko tartea izan dute. Noemí Fernandezek egin ditu errezitaldiak, Roberto Yabenek musikatuta eta koordinatuta eta Joseba Pascualek gitarraz lagunduta. Ana Isabel Garcia Zamora egilearen 'Y la vida dió vuelta' erdarazko mikrokontakizuna irakurri zuen lehenik eta Iñigo Legorburu Arreguiren 'Bazterretik' euskarazko lana bigarrenik.
Errezitaldiak amaituta, sari banaketari eman zaio hasiera; ikusle eta egileek gehien esperotako unea. Maite Iglesiasek banatu ditu diplomak. Banan-banan gerturatu dira saritu guztiak kultura zinegotziarengana, ikusleen txalo zaparrada artean. Emozio eta urduritasun uneak izan dira nagusi sari banaketak iraun bitartean.
Lasarte-Oriako XXIX. haur eta gazteen Literatur Lehiaketako sarituak
A Kategorian (2007 eta ondorengo urteetan jaioak)
Euskarazko ipuina:
Gari Iraola Hernandez, 'Nire buruan dagoen zori baten abenturak'
Eñaut Zaldua Vega, 'Tigrea gaixorik dago? Belarjalea da'
Irati Mazkiaran Gaztelumendi, 'Pupi eta Popiren abentura'
Gaztelaniazko ipuina:
Maddi Fernandez Lozano, 'Camino al colegio'
B Kategorian (2004, 2005 eta 2006 urteetan jaioak)
Euskarazko ipuinak:
Ander Ormazabal Salaberria, 'Mutil piano jolea'
Nikola Iraola Hernandez, 'Semaforoko armiarma'
Lur Landaberea Olazagoitia, 'Denlandeko misterioa'
Gaztelaniazko ipuinak:
Ander Ormazabal Salaberria, 'Los pájaros cantarines'
Iker Lizaso Lebrón, 'La familia del revés'
Ivan Marcos Santamaria, 'El colgante mágico'
C Kategorian ( 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaioak)
Euskarazko ipuinak:
Julene Iraola Hernandez, 'Birus ibiltaria'
Ainhoa Heredero Olloquiegi, 'Porto Novoko eskutitza'
Irantzun Agirre Blanco, 'Nire bizitzako historia'
Gaztelaniazko ipuinak:
Iris Aguirre Sánchez, Cada vez que mires a la luna'
Lide Hidalgo Negredo, 'La flor que quería ser libre'
Julene Iraola Hernandez, 'Dos amigos que no tenían nada en común'
Gaztelaniazko poesia:
Iris Aguirre Sánchez, 'Las memorias de un amor muerto'
Lasarte-Oriako XXIX. helduen Literatur Lehiaketako sarituak
Mikrokontakizunak A kategorian
Euskarazko mikrokontakizuna:
Lasarte-Oria saria: Aitor Alzaga Artola, 'Hurrengo geltokia'
Gaztelaniazko mikrokontakizunak:
1986 eta 2000. urte bitartean jaiotakoak: Gozalo Sanchéz Manchado, 'Solus ipse'
Lasarte-Oria saria: Saskia Navarro Remigio, 'La huida'
Mikrokontakizunak B kategorian
Euskarazko mikrokontakizuna:
1986 eta 2000. urte bitartean jaiotakoak: Iñigo Legorburu Arregui, 'Bazterbideak'
Gaztelaniazko mikrokontakizunak:
1986 eta 2000. urte bitartean jaiotakoak: Miguel Ángel Gayo Sanchéz, 'Aniversario'
Lasarte-Oria saria: Ana Isabel García Zamora, 'Y la vida dió vuelta'
Poesia lanetan sarituak:
Euskarazko poesian: Igor Mercado Azcunaga, 'Bazterbideak'
Gaztelaniazko poesian: Joan Carles González Pujalte, 'La huella de sal'