Ttakun kultur elkarteko 25.urteurrenaren ekitaldia txalapartaren doinuekin hasi zen.
Tomas Arrizabalaga Ttakuneko zuzendariak urte hauetan elkartean lan egin duten guztiei eta batez ere, eta horretarako Artzeren hitz batzuk aipatu zituen, "izan zirelako gara".
Ttakunenea lokal berria eta honen irekierari ere egin zion aipamena, "euskararen arnasgune berria da. Bertan herritarrak euskaraz bizitzera eta arnastera gonbidatzen ditugu. Guztiei irekia da".
Umorea nagusi
Bea Egizabalen eskutik, lokala inauguratzeko zinta mozketa berezi eta umoretsua egin zen. Honetan ekitaldira hurbildutako guztiek parte hartu zute. Borobil batean, zintak inguraturik pertsona ezberdinek moztu zuten zinta.
Ostean, Ttakunen ibilaldiari eta ekintzei errepaso ederra egin zien Ttakun kit-ari esker. Santo Tomasetik Sorgin dantzara, Amaraun Klubetik Faktoriara, abaraska, solaskideak, Xumela, bertso saioak, ikastaroak... nabarmendu zituen.
Telefonoa edozein momentutan eskura izan behar dela ere azpimarratu zuen, "euskararen alde, edozein ekitalditan laguntzeko prest al zauden galdetzeko deitzen dizute".
Eta noski ezin utzi begirale, langile eta zuzendaritza aipatu gabe. Ttakunen begirale izatea katxea ematen duela, langileek denetarik jakin behar dutela eta ordu pila sartzen dituztela edo euskalgintzarako harrobi izan dela ere adierazi zuen. Gainera, "Ttakun bitzitza plana da haur zarenetik zuzendaritzara", esan zuen.
Era berean, puzzle zatitik herria saretzera, herrigintzan eta herriaren kohesion egindako lana azpimarratu zituen eta Ttakun gabeko Lasarte-Oria bat imaginatzera gonbidatu zituen bertaratutakoak. Honela, 25 urte hauetan egindako lana eskertu zuen.
Ekitaldiari amaiera emateko luntxaz gozatu ahal izan zen.