Biyak Bat elkarteak Lodosara eta Calahorrara bidaia egingo du

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 9a

Biyak Bat erretiratuen elkarteak Lodosa eta Calahorrara txangoa antolatu du azaroaren 24an.

Biyak Bat erretiratuen elkarteak Lodosara eta Calahorrara txangoa antolatu du azaroaren 24an.

Autobusa goizeko 8:00etan irtengo da. Peron piper kontserba-enpresa ezagutuko dute, bertan ongi etorri luntxa izango dute. Calahorrako Erromanizazioaren Museoa ere bisitatuko dute.

Azagrako Hostal Venecian bapo bazkaldu eta bazkal ostean, dantzaldia izango da.

Elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte, bazkide ez direnek 40 euro.

Izena ematea astelehenean irekiko da. Inskripzioa elkarteko bulegoan egin behar da, 10:30etik 12:30era.