Establezimenduak ere, 'Hozkailu solidarioa' ekimenarekin bat

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 10a

Hozkailu Solidarioa' programarekin bat egin duten establezimenduek pegatina bereizgarria izango dute.

Hozkailu Solidarioa' programarekin bat egin duten establezimenduek pegatina bereizgarria izango dute. Gizarte Zerbitzuen Batzordeak 'Hozkailu Solidarioa' programaren aldeko beste pauso bat eman du, herritarrak janariaren balioaz eta elikagaiak alferrik ez gastatzeko beharraz kontzientziatzeko helburuarekin. “Premia gehien dutenen pertsonenganako elkartasunaren aldeko apustua ere bada,” azpimarratu dute Batzordeko kideek.

Inguruko ostalaritza-zentroei ekimenarekin kolaboratzeko eskatu eta formazio-hitzaldi bat eskaini ondoren, “Hozkailu Solidarioa” programako pegatina banatzen hasi da Udala, eta ekimen solidario honetan lagundu nahi duten establezimenduen ateetan ikusiko da hemendik aurrera.

Programa hau herritarrei zuzentzen zaie bereziki, baina orain establezimenduek ere parte hartu ahalko dute. Hozkailuan janari-soberakinak sartu ahal dira, hartara janari horietaz baliatu daitezke behar dituzten pertsonek. 

Baldintzak

Gizarte Zerbitzuetako kideek gogorarazi nahi dute, hozkailu horretara kontsumituko ez den edozein janari utzi daitekeela, ontziratua edo egun horretan bertan prestatua. 

Beste baldintza batzuk ere azpimarratzen dituzte, hala nola, “ezin da hotzaren katea ordu-erdi baino gehiago eten, horrek produktuaren kalitatea bermatuko baitu. Ezin da arrautzarik edo haragi gordinik utzi. Jakiak ontzi gardenetan sartu behar dira, zein egunetan prestatu den adieraziz”.

Kontsumitzeko moduan ez dauden janarien mantentzea, garbitzea eta erretiratzea astean behin egingo da.

Ekimena

Ekoizten diren elikagaien erdiak gutxi gorabehera ez dira inoiz komertzializatzen, itxuragatik edo kontsumoko datagatik, eta horregatik denda, jatetxe, taberna, frutategi eta supermerkatu askok zakarretara botatzen dituzte.

Janari zarrastelkeria hori ekidin daiteke 'Hozkailu Solidarioa' proiektuari esker. Hozkailua Manuel Lekuona Kultur etxeko arkupean dago. Era honetara, eguneko edozein ordutan eta urteko edozein egunetan dago eskuragarri, herritarrek janari-soberakinak  bertan utzi edo bertan gordeta dauden jakiaz baliatzeko. “Enpresa batentzat hondakina dena familia batentzat produktu solidario bat izan daiteke, aprobetxatzeko modukoa eta autogestionatua”.

Informazio gehiago www.neverasolidaria.org webgunean.