Sortu alderdiak birfundazio prozesua zabaldu zuen eta epe bat eman zuen ponentziak aurkezteko. Azto jakitera eman zenez, aurkeztutako bakarra Otegi buru duen Zohardia izenekoa izan da eta dokumentu hau izango da beraz, alderdiak urtarrilean egingo duen kongresura eramango dena. Militanteei bertan azaltzen dena aurkezteko asmoz, gurean, Xirimiri elkartean solasaldia egingo da.
Asteazkenean 19:00etan Nuria Alzugarai, dokumentuaren egileetako bat, izango da Zohardiak jasotzen duenaz hitz egiten.