Michelingo langileen protesta

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 2a

Gasteizko Michelin lantegian jazotako lan istripua salatu zuten herriko lantegiko langileek.

Michelingo langileak Ferrovialekoekin batera salatu zuten Gasteizko Michelin lantokian izandakoa lan istripuak eragindako heriotza. Elkarretaratzea egitez gainera, langileek azpimarratu nahi izan zuten Gasteizen gertatutakoa ere Lasarte-Orian errepikatu daitekeela "Ferrovialko lankideak jasaten duten prekarietateak horrelako heriotza bat eragin dezake. Ez gaude hori onartzeko prest. Nahikoa da!". 

30 urteko gasteiztarra hil zen pisu handiko pieza bat gainera erorita. Ferroser Servicios azpikontratatuako enpresarentzat egiten zuen lan.