Biyak Bat erretiratuen elkarteak Galiziara irteera antolatu du. Bidaia maiatzaren 26tik ekainaren 4ra izango da eta A Coruña, Lugo, Ourense eta Pontevedra bisitatu ahal izango dituzte. Bidaiaren prezioa 614 eurokoa izango da bazkideentzat eta ez bazkideentzat 664 euro.
Informazio gehiagorako bulego ordutegian pasa behar da astelehenetik ostiralera 10:30tik 12:30era.