Eskualdearen ekonomia izan zuten aztergai asteartean Basteron egin zen solasaldian. TOKIKOM-ek Aiurri, Noaua!, Kronika eta Txintxarri herri komuni-kabideekin antolatutako ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin egin zen. Solasaldia izan bazen ere, telebista saioaren formatoan egin eta grabatu zen.
Urrian Ekonomia Gurean telebista saioaren lehen atala Bergaran grabatu zuten, eta bigarrena azaroan Zarautzen. Andoaingo saioan, Beterri-Buruntza ardatz hartuta, ekonomiaren gaur eguneko argazkia eta etorkizuneko erronkak izan zituzten aztergai.
Bereziki hizpide izan zituzten; berrikuntza, nazioartekotzea, lehiakortasuna, dibertsifikazioa, prestakuntza eta kualifikazioa, lankidetza edota politika publiko egokiak.
Miren Estensoro Orkestra Lehiakortasunerako euskal institutuko ikertzailea, Arantza Eguzkitza eskualdeko sagardogileen ordezkaria eta Nerea Yurrebaso eskualdeko enplegu eta garapen zerbi-tzuko kidea aritu ziren hizlari Urko Aristik gidatuta.
Erdi mailako lehiakortasuna
Miren Estensorok eskualdearen argazkia eskaini zuen, adieraziz, erdi mailako lehiakortasuna duela eskualdeak.
Hiru sektoreak daude presente eta batez ere enpresa txiki eta familiarrak direla gurean. Lehenengo sektorea presente dago maila txiki batean eta zerbitzuei dagokionez, enpresa asko dago handiagoei zerbitzuak eskaintzen dizkietenak.
Enpresen teknifikazio maila erdi edota maila baxukoa da. “Enpresa txikiak izanda, puntako teknologia izateko zailtasunak dituzte” eta langileen prestakuntzari dagokionez Lanbide Heziketa da nagusi.
Nazioartekotzea ere urrun dute eskualdeko enpresa gehienak, handienek soilik dute aukera euren produktuak atzerrian saltzeko.
Sagardoaren inguruan hiru sektoreak uztartzen direla nabarmendu zuen Arantza Eguzkitzak.
“Nekazariak gara, gure sagarra jaso eta prozesu tradizionalak erabiliz ekoizten dugu sagardoa. Hala ere, ekoizpen horretan teknologia berriak sartu dira eta badago industria bat honen inguruan. Sagardoaz gain, jatetxe modura funtzionatzen dugu gehienok eta turismoari begira badira hainbat aukera sagardogileek sustatuta”.
Txotx-ak 800.000 pertsona mugitzen ditu urtean “Euskal Herrian dauden 75 sagardogileen artean, 40 eskualde honetan gaude eta hala ere, ez da oraindik turismo plan bat garatu ez gara poten-tzialaz guztiz jabetu”. Elkar-lana eta saretzea beharrezkoak direla azpimarratu zuen.
Ildo beretik hitz egin zuen Nerea Yurrebasok. Oraindik eskualdean Garapen Agentziarik ez dago, baina bai Enplegu eta Garapen zerbitzu bateratua sei udalerriek babestuta.
Eskualdea saretu eta estrukturatuko duten politikak beharrezkoak direla azaldu zuen. Mota guztietakoak dira eskualdean dauden enpresak eta hauen beharrei erantzuna emateko elkarlana oina-rrizkoa dela aipatu zuen. “Enpresa txikiak izanda, berrikuntzarako aukera izan dezaten saretzea beharrezkoa da eta saretze hori bultzatu behar dute eskualdeko udalek krisi garaietan gure ehun industriala indartsu egon dadin enplegua eta lanari eusteko”.
“Dibertsifikazio espezializatua da erronka” aipatu zuen.
Kulturaren industriaren baitan Elhuyarreko Leire Cancioren testigantza jaso zen baita Usurbilgo ekintzaile talde batek sortutako Kabiene gunearena.
Bertan eremu ezberdinak jorratzen dituzten enpresen arteko sinergiak eta elkarlana sustatzen dute. Denak espazio berean lanean, elkarren arteko erlazioak eta ekimenak bultzatuz.
Gaian interesa duten herritarrek aurki saioa oso-osorik ikusi ahal izango dute orrialde honetan.