Xixuko ikastetxeetan bisitan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 22a

Lasarte-Oriako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek bisita berezia jaso dute egun hauetan, Xixuko ahatea. Xixukok harrera beroa jaso zuen bi ikastetxeetako haurrengandik

Lasarte-Oriako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek bisita berezia jaso dute egun hauetan, Xixuko ahatea. Xixukok harrera beroa jaso zuen bi ikastetxeetako haurrengandik.

Lehenak bisita jasotzen, ostegunean, Landaberri ikastolako HH3 eta LH2 maila arteko umeak izan ziren. Astelehenean berriz, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko maila berdinetako txikien txanda izan zen.

Xixukok Olentzeroren etorreraren berri eman zien haurrei eta ikazkinari postaz edo larunbateko harreran, berari, Olentzerori edo Mari Domingiri emateko gutunak ere banatu zituen. 

Haurrek trukean Olentzerori zuzendutako marrazkiak eman zizkioten.

Marrazki horiek guztiak Olentzeroren etorreran izango dira ikusgai Okendo plazan. Izan ere, ikazkinari eta bere lagunei ongi etorria egiteko dotore apainduko baita.

Aurten bisita batzuetan, laguntzaile berezi bat izan du ahateak, Ahobizi. 

Honek Lasarte-Oriako euskalgintzak izan duen  urte berezia azaldu zien haurrei urteurrenak, Euskararen 9. Maratoia eta 40 eguneko erronka eta berarekin batera, pailazoen 'Ahoa bizi, belarriak prest!' abestia dantzatu zuten.

Beste doinu batzuk ere, dantzatu zituzten ikastetxeetako lagunek erritmo handia dutela erakutsiz, hala nola, 'Ole Olentzero'.