Igandean, Migratzaileen nazioarteko eguna izan zen. Hori dela eta, Anitzen sareak bi ekitaldi antolatu zituen lehengo astean. Lehena asteartean izan zen Villa Mirentxun. Rahma elkarteko kideek haien lana azaldu eta arabiarrezko oinarrizko hitzak erakutsi zikieten bertaratutakoei.
Ostegunean, berriz, Jone Miren Hernandez antropologoaren eskutik, Lasarte-Oriako elkarguneetako ibilbidea egin zuten. Gure herrian herri edo eskualde ezberdinen bilgune izan diren puntuak bisitatuko zituzten halanola, Michelin fabrika edo Danok Kide elkartea. Ibilbidea amaitzeko Eliza ebangelikoan txokolate janaz gozatu zuten.