Azaroaren 26an, Xumela koruko kideak, Hondarribiko Olagarro eta Zarauzko Montetxio koruekin batera Ezpeletara bidaia egin zuten. Herria ezagutzeaz gain, kantu saioa ere egin zuten bertako abesbatzekin batera.
Xumela koruko lagunek ez dute atsedenik. 100 bat lagun, Hondarribiko Olagarro eta Zarauzko Montetxio koruko kideak barne, Ezpeletan izan ziren azaroaren 26an. “Ederki igaro genuen eguna”, azaldu digute koruko kideek.
Bisitak
Batzuk Ezpeletako piper fabrika batera joan ziren nola lehortzen diren ikustera.
Besteek gida baten laguntzaz, herria eta elizaren xehetasunak ezagutu zituzten. Amaieran txokolate denda batera joan eta hau dastatu ahal izan zuten.
Kantu saioa
Hamaiketakoa egin eta Ezpeletako udalean bertako abesbatzekin, bata emakumezkoa eta bestea gizonezkoena, batu ziren emanalditxo bat egiteko. Talde bakoitzak saio txikia egin eta jarraian, kantu jiran Ezpeletako kaleak girotu zituzten.
Bazkari ederraz gozatu eta bazkal ostea, kantuan pasa zuten. “Konturatu orduko etxera joan behar ginen”, aipatu dute.
Xumelako kideei deigarri egin zitzaien Ezpeletako abesbatzek janaria bedeinkatzeko kantu bat eskaini zutela.