Gitarra eta ahotsek girotutako gabonetako kontzertua

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abe. 16a, 21:34

Gabonak ate joka dira eta eguberritako kontzertua egin dute gaur, iluntzean, Ama Brigitarren komentua. Askotariko doinu ezagunak entzun ahal izan dira gitarra-jotzaileen eta abesbatzaren eskutik.

Gabonetako giroan murgildu dira herritarrak gaur arratsaldean Ama Brigitarren komentuan egin den musika emanaldian. Danok Kide Elkarteak antolatutako XII. Musika Topaketen baitan, gabonetako kontzertua izan da iluntzeko 19:30etan.

Francisco Escudero kontserbatorioko gitarra jotzaileak eta Luberri Abesbatzak hartu dute parte gaurko kontzertuan. Lehenak arduratu dira emanaldiari hasiera emateaz eta askotariko musika doinu ezagunak entzun ahal izan dira euren eskutik. Beste hainbaten artean, A. Vivaldiren 'Duo para dos Mandolinas', A. Corelliren 'Pastorale' 'A las doce de la noche' Txileko eta 'Corramos, corramos' Venezuelako usadiozko abestiak eskaini dizkiote bertaratutako ikus-entzuleei.

Luberri Abesbatzaren txanda izan da jarraian. Junkal Guerreroren zuzendaritzapean, zenbait doinu ezagun entzun ahal izan dira. Horien guztien artean, Leonard Cohenen 'Halleluyah', Benjamin Harlanen 'African Alleluia' eta Junkal Guerrero Zuzendariaren beraren 'Non degu, non? abestiak entzun ahal izan dira.

Abesbatzaren emanaldia bukatuta, Xabier Lasa zuzendariaren gitarra jotzaileak berriz ere agertokira irten eta abesbatzarekin batera, hainbat abesti eskaini dituzte; 'Oi Betlehem' eta 'Birjina Maite' abesti herrikoiak eta J.S Bachen 'Vom Himmel Hoch', besteak beste.