Aitor Uranga omenduko dute igandean Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 16a

Beltzak errugbi eskola osatzen duten kideek eta beteranoek urte luzez bertako partaide izandako Aitor Uranga omenduko dute igandean Michelinen, 10:00etan. Hori eta gero, 10 eta 12 urtez azpiko gaztetxoek eskolarteko topaketetan hartuko dute parte. 10:15ean hasiko dira.

Beste behin ere errugbi giroa arnastuko da asteburu honetan Michelinen. Oraingo honetan harrobiko gaztetxoak ariko dira zelai horretan, igande goizean, 10:15ean hasita. 10 eta 12 urtez azpikoek eskolarteko topaketetan hartuko dute parte. Hori baino lehen, Beltzak klubeko kideek eta beteranoek urte luzez bertako partaide izandako Aitor Uranga omenduko dute, 10:00etan.

Lehenengo itzuliari agur, irabaziz

Ohorezko B mailako Babyauto Zarautzek ezin hobeto bukatu du lehenengo itzulia. Eibarrekin neurtu zituen indarrak joan den larunbatean Astin, eta aise irabazi zuen: 52-7. Lau herritar aritu ziren talde zarauztarrarekin lehian: Ander eta Xabier Rekondo anaiak, Xabi Prieto eta Julen Aristorena. Ander Rekondok etxeko taldearen lehenengo entsegua egin zuen lehen zatiko bigarren minutuan. 

Asteburu honetan Uribealdearen bisita jasoko du Babyauto Zarautzek. Bihar jokatuko dute, 16:00etatik aurrera, Astin.