Gaur, Danok Kide elkarteak antolatutako XII. Musika topaketen hitzordu berria dago, 19:30etik aurrera.
Francisco Escudero kontserbatorioko gitarra taldeak eta Luberri abesbatzak nazioarteko gabon kantetan zein doinu klasikoetan oinarritutako egitaraua aurkeztuko dute.
Xabier Lasak zuzendutako gitarra taldea izango da lehena; Junkal Guerreroren zuzendaritzapean Luberri abesbatzaren ahotsek girotuko dute ostean kapera eta azkenik, bi taldeek batera hainbat abesti eskainiko dituzte.
Ahotsa nagusi
Igandean, berriz, 12:30etik aurrera, ahotsa izango da nagusi Alboka eta Aldapeta abesbatzen emanaldian.
Abesbatza bakoitzak seina gabon abesti kantatu eta amaieran, 'Ator-Ator' abestuko dute elkarrekin.
Bi abesbatzez gain, Albokak Semblante Rociero-ko musikoen laguntza izango du eskainiko duen kantuetako batean.
Danok Kide elkarteak eta Alboka abesbatzak herritarrak gonbidatzen dituzte emanaldietara hurbildu eta musikaz gozatzera.