Ostadar Antonio Aroztegiaren porrota Araiako Zalditxo taldearen aurka (7-4)

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 14a

3. Nazional mailako Ostadar Antonio Aroztegiak ezin izan zuen punturik bildu Araiako Zalditxoren aurka jokatutako neurketan; 7-4 galdu zuten urdin-beltzek.

Lehenengo zatian ederki hasi zen Josean Jimenezek zuzendutako taldea, Asier Perezek 0-1ekoa sartu bai-tzuen. Gero, ordea, hiru akats larri egin eta etxeko taldeak hiru gol sartu zituen. Atsedenaldira 3-2koarekin iritsi ziren, Asierrek beste gol bat eskuratu baitzuen. Egoerari buelta emateko 30 minutu zeuzkaten.

Ez zuten lortu, ordea. 40. minuturako 5-2 ari ziren galtzen. Une horretan atezain jokalaria ateratzea erabaki zuen Ostadarrek, eta aldea murriztea lortu zuen, Asierren hirugarren golari eta aurkariek euren atean sartutako bati esker. Hala ere, ez zen nahikoa izan, Zalditxok bi gol sartu zituelako. Azkenean, 7-4.