Eguberrietako haur parkera irteera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 16a

LH3 eta LH6 maila arteko gaztetxoek BECen antolatu den Eguberrietako haur parkeaz gozatuko dute abenduaren 28an.

Abenduaren 28an etxean ez aspertzeko plana antolatu du Gazteklubak. LH3 eta LH6 maila arteko gaztetxoek BECen antolatu den Eguberrietako haur parkeaz gozatu dezakete.

Autobusa goizeko 9:30ean aterako da Biyak Bat elkarte aurreko geltokitik eta 18:30ean iritsiko da Lasarte-Oriara.

Egun osoko irteera izaki, haurrek bazkaria eta merienda eraman behar dutela gogoratzen dute antolatzaileek.

Izena ematea Ttakun elkartean, aisia @ttakun.eus helbide elektronikoan edo 943 371 448 zenbakian egin daiteke.

Irteeraren prezioa 27 eurotakoa da eta Ttakuneko bazkideek 24 euro ordainduko dituzte. 

Ordainketa plaza baieztatu ostean egin behar da. Hau metalikoz, txartelarekin edo tranferentzia bidez egin daiteke Kutxabankeko honako zenbakian: 2095 5048 18 1061552351.