Anitzen Sareko ekintzak gaur eta ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 13a

Migratzaileen Nazioarteko eguna abenduaren 18an izango da eta honen harira, Lasarte-Oriako Anitzen Sareak hainbat ekimen antolatu ditu.

Gaur arratsalderako, 18:30ean Villa Mirentxun Rahma elkartea eta arabiera hizkuntza ezagutzeko aukera izango da. Elkarteko kideek arabierako hastapen klasea eskainiko dute. Ostegunean berriz, 18:00etan Kultur Etxetik abiatuta, herritik ibilaldi gidatua egingo da aniztasunaren bilguneak izan diren lekuetatik, Jone Miren Hernandez antropologoak gidatuko du ibilbidea. Hau bukatzerakoan, 19:00ak inguru, eliza evangelikoa ezagutzeko parada izango da bere lokalean. Txokolatada baten inguruan euren jarduna ezagutzera emango dute.

Ekintzak irekiak dira eta herritarrak hauetan parte hartzera gonbidatuta daude.