Udalaren kirol instalazioen alokairua

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 13a

Kirolen Udal Zerbitzuak hainbat instalazio alokatzeko aukera emango die herritarrei 2017. urtean zehar (uztailean eta abuztuan izan ezik), ordu eta egun jakin batzuetan.

Kirol guneko pilotalekua, tenis pistak eta pista balioaniztuna, eta Kiroldegiko padel pistak. Horiek izango dira herritarrek 2017. urtean zehar (uztailean eta abuztuan salbu) alokatu ahalko dituzten udal kirol instalazioak. Hori egin ahal izateko, Kirolen Udal Zerbitzuak alokairu eskaera egun eta ordu jakin batzuetan egin ahal izateko aukera emango die lasarteoriatarrei.

Alokatzeko eskainiko diren orduak edota erabiliko diren arauak zeintzuk diren ezagutu nahi dituztenek, erabili nahi duten instalazio horren gunera joan beharko dute informazio eske.

Instalazioren bat erreserbatzeko asmoa daukaten erabiltzaileek eskaera egin beharko dute Udal Kiroldegiko bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.