Lasterketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete honezkero, internet bidez, www.kirolprobak.com web orrialdean. Inskripzioak bost euro balio ditu, eta abenduaren 28ra artekoa da apuntatzeko epea. Hamasei urte baino gehiago eduki beharko dituzte korrikalariek.
Egun horretarako apuntatu ez direnek badauzkate aukera gehiago ere. Hilaren 29an eta 30ean Manuel Lekuona kultur etxean ere izena eman ahalko dute herritarrek, zazpi euroren truke, hori bai. Eta, azken aukera gisara, lasterketaren egunean bertan, goizean zehar, Okendo plazan egin dezakete inskripzioa, hamar euro ordainduta.
Iaz bezala, herriko establezimendu eta komertzioekin elkarlanean ari dira antolatzaileak, izena ematen duten lasterkarien artean sari ugari banatu ahal izateko. Antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte lasterketan mozorrotuta parte hartzeko. Gainera, mozorro onenari eta ongien mozorrotutako koadrilari sariak emango zaizkie.