Terrazak jartzeko ordenantza berria

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 12a

Udalak epea zabaldu du herritarrek tabernetako eta kafetegietako jarduera arautzeko abian jarri nahi duen ordenantza berriaren inguruan proposamenak egin ditzaten. Abenduaren 23ra bitartean aurkeztu ahal dira proposamenak.

Udalak aipatu duenez, ugaritu da gurean zoru publikoaren erabilera ostalaritzako jardueraren osagarri diren terrazak instalatzeko. Jarduera hau gauzatzeko lizentzia beharrezkoa den arren, jarduera hori arautu eta berdinduko duen araudi bat ez izateak nolabaiteko kontrol eza ekarri du eta ondorioz, kexa ugari. Ordenantza bat egin nahi da kontutan hartuz; pertsonek ingurune osasungarri bat izateko duten eskubidea zaintzea. Lehentasuna emango zaio erabilera komun orokorrari, oinezkoei arreta berezia eskainiz. Zuhaitzak, parterrak, hiri paisaiako landareak eta hiri altzariak zaintzea eta azkenik, zerbitzu publikoen funtzionamendua bermatzea, bereziki larrialdietakoak eta lurrazpiko azpiegituretakoak. 

Horrela izanda, herritarrei deia luzatzen zaie proposamenak egiteko. Udalaren erregistroan idatzi bat aurkeztuta, email bat bidaliz sugerencias@lasarte-oria.eus helbidera edota webaren bidez: albisteak.lasarte-oria.eus/euskara/galdeketak.