Sinadura bilketa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abenduaren 12a

Abenduaren 3tik hasi eta hilabete osoan zehar Santi Arrozpide Sarasolaren egoera zabaldu eta Zigorraren Batuketa gaia kaleratzeko zenbait ekimen burutuko ditu Lasarte-Oriako Sarek.

Frantziako eta Espainiako kondena ezberdinak zigor bakar batean biltzea esan nahi du 'Zigor batuketak'. Europar komunitateko estatu ezberdinetako sententziak efektu berbera izan behar dutela zehaztu eta babestu zuen 2008an Europar Batasunak. Baina hau ez da gertatzen 48 presoen kasuetan, tartean Santi Arrozpide herritarra. “Santiren egoeran dauden presoei babesa adierazteko eta Batasuneko erabakiak errespetatu ditzan eskatzeko” Sarek sinadura bilketa egingo du abenduan zehar. Horretaz gain, ostegunean, abenduak 15 20:00etan elkarretaratzea deitu dute Okendo plazan.