Galizia eta Easo SBT taldeek eman zioten hasiera txapelketari, larunbat goizean. Easo SBTk 53-44 irabazi zion Galiziari. Ondoren, Euskadi eta Asturias neurtu ziren, eta 91-57 irabazi zuen Euskadik. Hirugarren partidua, Easo SBT eta Asturiasen artekoa izan zen eta azken honek irabazi zuen 80-72. Larunbateko azken partidua, Galizia eta Euskadiren artekoa izan zen, azken honek 64 eta 47 irabazita.
Igandean beste bi partidu izan ziren; Asturias 88-45 Galizia, eta Euskadi 101-82 Easo SBT. Urtarrilean ospatu asmo duten Espainiako Txapelketari begira antolaturiko beroketa saioa izan zen asteburuan herrian egindakoa. Lasarte-Oriako txapelketaz gain, Tolosan ere saskibaloi neurketak izan zituzten asteburuan; infantil mailako mutilen arteko norgehiagokak jokatu zituzten bertan.
Antolatzaileen esker hitzak
Ostadar SKTko saskibaloi alorreko arduradun Endika Marrahik eskerrak eman dizkio Lasarte-Oriako Udalari "lauko txapelketa antolatzen uzteagatik", eta baita kadete mailako neskei ere, txapelketan zehar bolondres gisa laguntzen aritzeagatik.