Guatemalako borroka ezagutzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 29a

Baketikek eta Lasarte-Oriako elkarkidetza taldeak sustatuta, Guatemalari 'Ozpinaren sindromea' dokumentala ikusgai izan zen atzo Manuel Lekuona kultur etxean.

Baketikek eta Lasarte-Oriako elkarkidetza taldeak sustatuta, Guatemalari buruzko 'Ozpinaren sindromea' dokumentala ikusgai izan zen atzo Manuel Lekuona kultur etxean 'Emakumeak eta bake prozesuak: Euskadi eta Guatemala' ekitaldiaren barruan.

Guatemalako hainbat eremutan 60. eta 80. hamarkada artean bizitako sarraski militarrak eta hauek argitzeko egin zen lana, epaiketa eta herritarrek bizitakoa aurkezten da. Emakumeek pairatutako indarkeria islatu eta gatazka argitze aldera duten papera azpimarratzen da. 

Ikustaldia amaitzean, Manuel Lekuonako hitzaldia aretora hurbildu ziren herritarrek solasaldia egin zuten.