Herritarrak Donostiako 39. Maratoian lasterka

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 28a

Herritar ugarik hartu zuten parte atzo jokatutako Donostiako 39. Maratoian. 42 kilometroko proba egin zuten askok, baina Maratoi Erdian (21 kilometro) eta 10 kilometroko proban ere izan zuen ordezkaritza Lasarte-Oriak. Herritarren artean, David Cordero izan zen gizonezko azkarrena, 2:52ko denbora eginez, eta Anabel Eleno emakumezko azkarrena, 3:09ko denborarekin. Hosea Kiprono keniarra izan zen azkarrena.

Giro freskoa eta eguzkitsua. Igande goiz batean Donostiara joan eta Maratoian parte hartzeko aproposa. Horixe bera egin zuten lasarteoriatar askok atzo. 42 kilometroko proban, Maratoi Erdian (21 km.) zein 10 kilometroko proban aritu ziren.

Hosea Kiprono keniarra izan zen azkarrena, kronometroa 2:11:51ko denboran geratuta. Emakumezkoen artean berriz, Marisa Casanueva kataluniarra nagusitu zen; 2:35:32ko denbora egin zuen. Errekorrik haustea ez zuen lortu inork.

Gipuzkoako txapeldunak

Aipagarria da baita ere Andoainen bizi den Mikel Rodriguez lasarteoriatarra izan zela Maratoiko Gipuzkoako txapelduna gizonezkoen kategorian. Sailkapen orokorrean 11. postua erdietsi zuen, 2:31:00ko denbora puska eginda. Emakumezkoenean, berriz, Maite Etxezarreta azpeitiarra gailendu zen, 2:59:07ko denborarekin.

Herriko lasterkarien denborak

Arestian aipatu bezala, herritar dezente animatu ziren distantzia desberdinetako probak egitera. 42 kilometroko distantzian, David Cordero izan zen gizonezkoen artean azkarrena, 2:52:37ko denbora eginez. Emakumezkoetan berriz, Anabel Eleno, 3:08:16 eginez. Horiez gain, beste hainbat lasarteoriatar ere helmugaratu ziren. Denborak hauek dira: Ivan Granadok, 2:55:15; Borja Romerok, 2:58:09; Unai Lizasok, 2:58:25; Aitor Otamendik, 3:03:24; Ibon Gorraizek, 3:09:41; Juan Mari Marcosek, 3:19:54; Igor Sevillanok eta Mikel Izagirrek, 3:27:40; Salvador Tudelak, 3:29:00; Aitor Ezkurdiak, 3:32:53; Imanol Arteagak, 3:32:54; Mari Carmen Olasok, 3:35:15; Emilio Hernandezek, 3:38:42; Oskar Gonzalezek, 3:47:15; Victor Moralesek, 3:52:34; Garikoitz Urruzmendik, 3:53:52; Arantxa Zapatak, 4:07:48; Alain Urkolak, 4:10:58; Guillermo Trombottik eta Maria Juarezek, 4:15:42; Urko Landak, 4:29:26; eta Jose Miguel Clementek eta Alfredo Sanzek, 5:02:08.

Aipagarria da baita ere Andoainen bizi den Mikel Rodriguez lasarteoriatarra izan zela Maratoiko Gipuzkoako txapelduna gizonezkoen kategorian. Sailkapen orokorrean 11. postua erdietsi zuen, 2:31:00ko denbora puska eginda. Emakumezkoenean, berriz, Maite Etxezarreta azpeitiarra,

Maratoi Erdian berriz, Gorka Gil izan zen herriko gizonezkoen artean bizkorrena, 1:18:18ko denbora eginez; emakumezkoa, berriz, Naiara Hernandez, 1:38:12an geratuz kronometroa. Herritar gehiago ere helmugaratu ziren: Mikel Garciak 1:26:31ko denbora egin zuen; Fran Toquerok, 1:34:51; Juanan Centenok, 1:34:52; Pablo Muñozek, 1:36:10; Alvaro Reyesek, 1:37:01; Ekaitz Roigek, 1:39:23; Iban Medinak, 1:52:22; eta Maria Ongayk, 1:57:55.

Hamar kilometroko proban ere egin zuten lasterka hainbat lasarteoriatarrek. Jon Altuna izan zen helmugaratzen lehenengo gizonezkoa, 36:16ko denborarekin, eta Maite Salazar aurreneko emakumezkoa, ibilbidea 47:30eko denboran burutuz. Bi lasterkari horiez gain, Lasarte-Oriako beste hamarrek ere egin zuten proba: Jose Manuel Ugartek 41:59ko denbora egin zuen; Rafael Ruizek, 49:04; Fernando Beguiristainek, 48:59; Alazne Badiolak, 50:02; Rosa Galanek, 51:16; Roberto Fernandezek, 52:20; Idoia Arizeta eta Diego Elvirak, 53:28; Elisabet Cepedak, 54:17; eta Edurne Torresek, 54:18.

Atzoko lasterketako hainbat irudirekin osatutako argazki galeria