1936an Andaluziako landa eremuan 6 orduko lanaldia lortu zuen CNT sindikatuak. Hau eta sindikatuari buruzko beste hainbat bitxikeria ezagutu zituzten ostegunean Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretora hurbildu ziren herritarrek. Izan ere, 'Memoria Viva' CNT sindikatuaren historia laburtzen duen dokumentala izan baitzen ikusgai.
Dokumentalean 80 bat sindikalisten testigantzaren bitartez, 1910 urtetik gaur egunera 'Confederación del Trabajo' sindikatuak bizi izan dituen gorabehera eta borrokaldi ezberdinak errepasatzen dira.
Era berean, sindikalista horiek garai ezberdinetan izan zituzten itxaropenei eta ilusioei buruz mintzatzen dira. Etorkizunari buruzko gogoeta ere egiten da 'Memoria Viva'-n.
Ikustaldia amaitzean herritar eta sindikatuko kideek solasaldia egin zuten.