AEB eta Tongak elkarren aurka jokatu zuten. Aurrez ere jokatu izan dira errugbi neurketak bertan, baina larunbatean aurrenekoz bi selekzio aritu ziren aurrez aurre. Gauzak horrela, ikusmira handia sortu zuen norgehiagokak zaleen artean. Tonga nagusitu zen, 17-20. Bestalde, harrobiko Beltzak taldeek hainbat partida jokatu zituzten asteburuan zehar. 18 eta 16 urtez azpiko Gure Etxea Beltzak taldeek Getxo RTrekin neurtu zituzten indarrak; 10-60 galdu eta 33-12 irabazi zuten, hurrenez hurren. 14 urtez azpikoek Hernaniko Zubipe zelaian egindako jardunaldian hartu zuten parte: hiru partida jokatu zituzten gaztetxoek, eta guztiak irabazi zituzten.