28 herritar ariko dira igandeko Donostiako 39. Maratoian

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 25a

Aurten ere lasarteoriatar ugari ariko dira igandean Donostian barrena lasterka, 39. Maratoian. 42 kilometro pasatxoko lasterketako irteera-lerroan 28 herritar egongo dira. Maratoi Erdian (21 km.) 11k hartuko dute parte, eta hamar kilometrokoan 14k.

Egutegiko proba esanguratsuenetako bati egingo diote aurre hainbat herritarrek igande honetan. Donostiako kaleak lasterkariz beteko dira, Maratoiaren 39. edizioan. Hiru lasterketa jokatuko dira: Maratoia bera (42 kilometro), Maratoi Erdia (21 kilometro) eta 10 kilometroko proba. 

28 lasarteoriatarrek daukate Maratoirako dortsala. Antolakuntzak utzitako zerrendaren arabera, hauek dira: Oskar Gonzalez, Arantxa Zapata, Garikoitz Urruzmendi, Jose Luis Delgado, Ibon Gorraiz, Francisco Borja Romero, Mari Carmen Olaso, Urko Landa, Igor Sevillano, Ivan Granado, Alain Urkola, Ibon Gurrutxaga, Juan Mari Marcos, David Cordero, Unai Lizaso, Alfredo Sanz, Jose Miguel Clemente, Aitor Ezkurdia, Victor Morales, Javi Olazagoitia, Aitor Otamendi, Maria Fernanda Juarez, Guillermo Trombotti, Salvador Tudela, Anabel Eleno, Imanol Arteaga, Emilio Hernandez eta Mikel Izagirre.

Maratoi Erdian, berriz, 11 ariko dira denera: Iban Medina, Ekaitz Roig, Fran Toquero, Naiara Hernandez, Cesar Zarraquiños, Alvaro Reyes, Mikel Garcia, Juanan Centeno, Gorka Gil, Pablo Muñoz eta Maria Ongay.

Azkenik, hamar kilometrokoan 14 lasarteoriatar egongo dira irteera-lerroan: Fernando Begiristain, Rafael Ruiz, Agustin Cumbres, Rebeca Villanueva, Rosa Galan, Diego Elvira, Idoia Arizeta, Jose Manuel Ugarte, Alazne Badiola, Maite Salazar, Edurne Torres, Elisabet Cepeda, Roberto Fernandez eta Jon Altuna.

Zorte on guztiei!