Piraguista lasarteoriatarraren hautagaitza babestu nahi duen orok Atletico SSren instalazioetara (Aieten eta Kontxan) hurbildu eta sinatu egin beharko du. Urrezko Danborra urtero ematen da, urtarrilaren 20an egiten den ekitaldian.
Asko dira Maialenek urteotan pilatutako kirol emaitza azpimarragarriak: urrezko domina olinpikoa Rioko 2016ko Jokoetan, brontzezkoa Londres 2012n; brontzea 2011ko Munduko Txapelketan (Bratislavan, Eslovakia), zilarra 2009koan (Seu d'Urgellen); edota urrea 2015eko Europako Txapelketan (Markkleebergen, Alemania), beste hianbaten artean.