Ostalaritza arloko ikastaroa langabetuentzat

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 23a

Ikastaroa bukatzen dutenen artean 10ek lan-kontratua eskuratuko dute

CEBANC eta Buruntzaldea-Beterri Mankomunitateak elkarlanean, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta edo Usurbil-en erroldatua eta langabezian dauden pertsonei zuzendutako lan prestakuntza plana abiarazi dute.

Ikastaroak ‘Ostatuetan solairuetako oinarrizko lanak egitea’ du izenburu eta, behin bukatuta, parte-hartzaileek Ostalaritza arloko 1. mailako Profesionaltasun-ziurtagiria eskuratuko dute. Kurtsoa teoriko-praktikoa izango da, 300 orduko iraupenarekin, eta azaroaren 30etik 2017ko otsailaren 23ra eskainiko da Cebanc-eko instalazioetan, Donostian. Lanbideren diru-laguntza du ikastaroak.

Ziurtagiria lortzen dutenek hoteletan eta beste ostatu turistiko batzuetan, mantentze-lanetan, garbiketa eta logelen prestaketan, garbiketan, lisaketa eta arropa konpontzen, bezeroei arreta eskaintzen, gelazain gisa eta horrelako lanpostuetan aritu ahal izango dute.

Ikastaro honetan sartzeko lehentasuna izango dute, Buruntzaldea-Beterriko biztanle erroldatuak izanik: gizartea laguntzak jasotzen dituzten pertsonak (DBE), denbora luzez langabezian daudenak, 35 urte baino gazteagoak (lehen lana) eta oinarrizko prestakuntza duten pertsonak.

Informazio gehiago eskuratzeko Lasarte-Oriako Lanbidera jo daiteke 943 023 814 edota Cebanc-era 943 316 900 zenbakira deituta.