San Silvestre lasterketa enpresa, ostalari eta denden elkarlanaren bila

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 22a

Lasarte-Oriako lasterketako antolatzaileek enpresa eta denda desberdinak gonbidatu nahi dituzte bere produktu edo/eta sariak eskaintzera.

Lasarte-Oriako San Silvestre lasterketako antolatzaileek iazko SSLO2015an parte hartu zuten enpresei eskerrak eman nahi dizkizkie, lasterketa arrakastatsua izan zedin elkarlanean aritu zirelako. 

Horren ildotik, aurten ere Lasarte-Oriako enpresa eta denda desberdinak gonbidatu nahi dituzte bere produktu edo/eta sariak eskaintzera, gerora lasterketako parte-hartzaileen artean zozketatu ahal izateko.
Azpimarratu dutenez, antolakuntza-taldeak aipamen berezia egingo die parte hartzen duten enpresei bere komunikazio sare desberdinetan.

Azaroaren 30a izango da kolaboratzaile talde honetan sartzeko azken eguna. Interesa duten enpresa, ostalari eta dendak Facebook bitartez jar daitezke harremanetan antolatzaileekin, www.facebook.com/SanSilvestreLasarteOria.