Bihar, 18:00etatik aurrera, 'Lasarte-Oria +: Osasuna eta adostasuna' mahai-inguruaz gozatzeko aukera izango da Landaberri BHIn.
GuraSOSek gonbidatuta, Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako irakasleak, Maite Labiano sendagilea, Domi Insausti erizain ohia eta Juan Luis Murua parrokoa izango dira gaiari buruz hizketan.
Aurretik, Iñigo Suberbiola OEITko kideak sarreratxo bat egingo du.
Ekimenaren helburua diziplina eta eremu ezberdinetako pertsonen iritziak entzutea izango da, baita “adostasuna dagoen horretan, batera eta herri bezala, zer egin daitekeen aztertzea” ere.
Manifestazioa
Hau guztiaz gain, azaroren 26an, GuraSOSek Donostian egingo duen ‘Gipuzkoa + Eman bide osasunari eta adostasunari’ manifestazioan parte hartzeko gonbita egiten die herritar guztiei.