Harrijasotzaile bakoitzak bere pisuaren bikoitza jaso beharko du sei minutuko hiru txandatan; errektangularrak eta berunik gabekoak izan behar dute herriak. Bakoitzak altxatu beharreko kilo kopurua apustuaren egunean bertan erabakiko da, harrijasotzaileak pisatuz.
Jokoan 6.000 euro izango dituzte Telleriak eta Urrutiak (bakoitzak 3.000). Dagoeneko 4.000 jarriak dituzte bien artean, eta abenduaren 1ean elkartuko dira azkenekoz 6.000 euroko kopurura iristeko. Gogor ari dira entrenatzen bi kirolariak.