Lasarte-Oriako Udalak Buruntzaldea-Beterri Guztion proiekturako kudeatzailea aukeratzeko enplegu-eskaintza plazaratuko du. 6 hilabetez kontratua izango da, lanaldi osoz, astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian eta eskualdeko teknikariarekin egingo du lan. Soldata gordina 2.255 euro izango da, eta lanean hasteko aurreikusitako eguna abenduaren 1a da. Interesatuek Lanbiden egin beharko dute eskaera.
Bere funtzioak jarduteko eremuak identifikatzea eta ezartzea; zesio-akordioak ezartzea; mural-lehiaketetarako oinarriak prestatzea; zirriborroen harrera, epaimahaien interbentzioa eta sarien banaketa kudeatzea eta muralen gauzatzea koordinatzea eta ikuskatzea.
Lanpostuaren eskatzaileak bete beharreko baldintzak emakume langabetua eta Lanbiden enplegu-eskatzaile moduan inskribatua egotea; goi-mailako ikasketa unibertsitario amaituak izatea eta Arte Ederrekin edo Arkitekturarekin zerikusia izatea eta EGA titulua edo baliokidea.
Lasarte-Oriako edo eskualdeko udalerrietan erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna. Honetaz gain, antolamendurako, plangintzarako eta enpatiarako gaitasuna eta lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatikoak maneiatzea kontuan izango dira.
Curriculuma baloratuko da eta elkarrizketa pertsonala egingo da hautaketarako. Gainera, euskara maila egiaztatzeko proba egin ahalko du Lanbidek.