Ostiralean herritar ugari bildu zen Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan, 'Las lágrimas de África' dokumentala ikustera.
Maroko eta Melilla artean dagoen hesia zeharkatu nahi duten etorkinen nondik norakoak azaltzen ditu. Hasieran hesiaren ezaugarriak eta muga zeharkatzeko dituzten arazoak azpimarratzen dira.
Etorkinak bizi diren kanpamentuak nolakoak diren, haien herrialdeetako egoera, zeintzuk diren haien ametsak... ere azalarazten ditu.
Harresia zeharkatzeko egiten dituzten hainbat saiakeretako irudiak ere erakusten dira.
Amaitzean, herritarrek solasalditxo bat egin zuten.
Elkartasun afaria
Larunbat gauean, Cadizen lan egiten duen 'Tierra de todos' fundazioaren aldeko elkartasun afaria egin zuten Zumaburuko Arantzazuko Ama eliza azpiko lokalean. Honen bitartez, Gipuzkoako Caritas elkarteak, Andatzazpi Pastoral Barrutiak eta Etorkinen pastoraltzak antolatutako Topaketa Asteari amaiera eman zioten.
Erakusketa
Eta ekintzekin amaituz, atzo arratsaldean 'Somos migrantes' erakusketak itxi zituen bere ateak Antonio Mercero gunean.
Hainbat izan dira egun hauetan erakusketa ikustera gerturatu ziren herritarrak.