Beltzak errugbi eskola eta Ostadar SKTren fundatzaileetako bat izan zen Aitor Uranga herritarra. Gerora, entrenatzaile eta zuzendaritzako kide lanak egin ditu Beltzak eskolan. "Eskolaren alde lan izugarria egin duen pertsona handi bat joan zaigu, Michelingo hirugarren denborak antolatu dituena urteotan guztiotan; ez zuen igande bakar batean ere hutsik egin, uneoro kezkatzen zen jokalariengatik eta errugbi zaletasuna sustatu zuen herriko gazteen artean", adierazi dute Beltzak eskolako kideek. "Horrelako uneetan, partiduen emaitzak gutxienekoa dira", gehitu dute.
Gaur egingo dira hileta-ospakizunak, San Pedro elizan, arratsaldeko 19:30ean hasita.