Esna Hadi! kultur elkartea abenduaren 17an egingo den II. Kalera Fest antolatzen hasi da.
Iazko jaialdiaren antzera arrakastatsua izan dadin, lanean dihardute. Horregatik, gaur arratsaldeko 18:30etik aurrera bilera egingo dute Villa Mirentxun. Honetan, orain arte egindako prozesuari buruz berri eman eta herritarrei eman nahi diete hitza haien proposamenak egiteko. "Elkarrekin lan egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu," aipatu dute antolatzaileek.