Goizeko lehen orduetatik eguraldi txarra izan bada ere, korrikalari ugari irten da aurtengo 52. Behobia-Donostia lasterketa egiteko asmoz.Aurreko urteetako korrikalari kopuruarekin alderatuta parte hartzea baxuagoa izan bada ere, guztira, 31.000 parte hartzaile inguruk eman dute izena aurtengo edizioan. Horien guztien artean, nola ez, herritar ugari izan dira.
Goizean-goiz, herriko tren geltokian egin duten lehen hitzordua. Bertan, argazkia atera eta lasterketara abiatu dira gero.
Korrika egitera joan diren Lasarte-Oriatar guzti horien artean, David Martin izan da helmugara iristen lehena eta ordubete eta hamar minutuko denbora behar izan du helmugara iristeko.
Sailkapen orokorrean, Carles Castillejo kataluniarra izan da gizonezkoetan garaile 1:00,09ko denborarekin eta emakumezkoetan aldiz, Aroa Merino Lanzaroteko korrikalaria izan da nagusi 1:10,53ko denbora eginda.