Judith Navarro herritarrak infantilen Euskadiko txapelketa jokatu du Gipuzkoako selekzioarekin

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 14a

Azaro hasieran Hondarribian jokatutako infantil mailako Euskadiko txapelketan aritu zen Judith Navarro, Gipuzkoarekin. Bizkaia eta Arabarekin neurtu zituzten indarrak: partidu bat irabazi eta bestea galduta, azpitxapeldun izan zen Gipuzkoa. 55-49 galdu zuen Bizkaiaren aurka, eta 59-47 galdu Arabaren aurka.

Gipuzkoarekin aritu ostean, Euskadirekin entrenatzen hasia da herritarra, aurredeialdian sartu baita; atzo burutu zuen lehenengo saioa. Urtarrilean jokatuko den Espainiako txapelketa prestatzen hasiko da taldea. Urtean zehar Donostiako Easo taldean jokatzen du Judith Navarrok.