Proposamenak herriko elkarteek eta herritarrek beraiek egin ditzakete. Bakoitzak kirolari bakar baten izena eman ahalko du. Horretarako, fitxa bat bete beharko dute: Lasarte-Oriako udalaren web orrialdean zintzilikatuko da, eta elkarteei helbide elektroniko bidez bidaliko zaie.
Behin hori beteta, udalari bidali beharko zaizkio proposamenak, kirolak@lasarte-oria.eus helbidera. Bestela, Udal Kiroldegian jarriko den kaxan ere utzi daitezke.
Hiru sari mota
Hiru kategoriatan emango ditu sariak udalak: emakumezko kirolariaren 2016ko saria, gizonezko kirolariaren 2016ko saria eta kirol ibilbidearen 2016ko saria.
Hautagaiek 18 urte eduki beharko dituzte gutxienez. Euren merituak baloratzeko bi irizpide jarri ditu udalak: Lasarte-Oriako kirolaren alde egindako lana eta kirol ibilbide pertsonala.
Iazko sarituak
Sei kirolari saritu zituen udalak iazko abenduan: Axier Arteaga pilotaria, Eneritz Busto atleta, Iñigo Ibarburu igerilaria, Maialen Chourraut piraguista, Xabier Elizegi distantzia luzeko igerilaria eta body fitness diziplinan aritzen den Eva Crespo.