Kontu Kantoiko kideek erronka bat luzatu zieten atzo arratsaldean haur liburutegian bildu ziren 6 eta 8 urte arteko haurrei, guztion artean ipuin bat sortzea. Ederki gozatu zuten gaztetxoek haien sormena lantzen.
Baina aurretik ohi bezala hainbat ipuin kontatu zizkieten gaztetxoei, hala nola, errege autoritario eta bere ametsen istorioa.
Hurrengo ostegunean, berriz, 4 eta 5 urtekoek ipuin saio berriaz gozatuko dute. Pello Añorgak abentura berriak biziaraziko dizkie, hainbat liburuetan barrena.