Unai G. Somovilla bi probatan nagusitu zen, 13 urtekoen arteko errekor berria ezarriz 200 bizkar estiloan. Joane Arzalluz, Aintzane Sarobe eta Ane Artola berriz, bigarren, hirugarren eta seigarren izan ziren 200 bizkar proban eta hirugarren, seigarren eta zazpigarren 100 bularrekoan, hurrenez hurren.
Alebinak bakarrik ez, benjamin kategoriako gaztetxoak ere Usabalgo kiroldegian aritu ziren lehian, KZL/TESTeko 1go jardunaldian. 2006, 2007 eta 2008an jaiotako haurrak aritu ziren, proba desberdinetan. “Urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, taldekideak animatuz eta euren erronkei aurre eginez eta ikasitakoa aplikatuz”, nabarmentzen du Borja Apeztegia prestatzaileak.