'Sinestuna naiz…sinesgabea…’ hitzaldia eskainiko du Felix Garitanok

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 12a

Andatzazpi Pastoral Barrutiak Lasarte-Oriako Udala eta Danok Kideren laguntzaz asteazkenean, 19:30etik aurrera, hitzaldia antolatu du. Ama Brigitarren kapilau Felix Garitanok ‘Sinestuna naiz…sinesgabea…’ izena duen mintzaldia eskainiko du.

Gaur egun munduan Islamismoak eta agnostizismoaren eta sinesten ez duten pertsonen gorakadak kristautasunean duen eraginak bultzatuta hausnarketa egingo du. Gure herriari buruzko ere mintzatuko da. Zientzia eta erlijioaren arteko lotura ere izango du hizpide. 

Antolatzaileek herritarrak gonbidatzen dituzte ekitaldi honetara.