Zohardia ponentzia aztertzeko parada

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 11

Asteazkenean Xirimirira gerturatu ziren herritarrek aukera izan zuten Sortu alderdiaren birfundaziorako Arnaldo Otegiren taldeak aurkeztutako 'Zohardia' izeneko ponentziaren berri izateko. Otegiren taldeko Nuria Alzugarai arduratu zen azalpenak emateaz.

Hori baino lehen, Liher Unanuek, herriko Sortuko birfundazio prozesuaren gidarietako batek, azaldu zuen zein fasetan dagoen orain Lasarte-Oria, eta prozesuarekin lotutako datuak eman zituen.

Birfundazioan parte hartzeko akreditatu egin behar zuten herritarrek. Unanuek zehaztu zuenez, 41 lasarteoriatar akreditatu dira: horietatik %34 emakumeak dira eta %66 gizonak. Eta herrikoak diren sei euskal presoetatik, bost daude akreditatuta; arduradun propioa daukate denek.

Prozesua barne-hauteskundeen fasean dago orain, hilaren 26ra arte. Kideek bozkatu beharko dute ponentziari bai ala ez, ala bozka txuria ematen dioten.

Bestalde, Zohardia ponentziari dagokionez, datorrean asteazkenean, hilak 16, eztabaida-saioa egingo dute parte hartzen ari diren kideek, Xirimiri elkartean bertan.

Militanteen ekarpenak

Sortu alderdiak birfundazio prozesua zabaldu zuen eta epe bat eman zuen ponentzia ezberdinak aurkezteko. Edozein militante edo militante talderi eskaini nahi izan zitzaion aukera ponentziak eta zuzendaritza taldea aurkezteko.

Aurreko astean jakitera eman zenez, aurkeztutako ponentzia bakarra Arnaldo Otegi buru duen 'Zohardia' izenekoa izan zen. Dokumentu hori izango da alderdiak urtarrilaren 21ean egingo duen kongresura eramango duena, eztabaidatu eta onartzeko.

Dokumentu horrek hiru atal ditu: batetik, alderdiaren oinarri ideologikoak jasotzen dituena; bestetik ildo politikoaz jarduten duena; eta azkenik, ezker abertzaleko alderdiak izan beharko lukeen antolakuntza ereduan sakontzen duena. Hiru ildo estrategikoez mintzatu zen Alzugarai, luze eta zabal.

Bukatu baino lehen, Xirimirira joandako herritarrek euren ekarpenak egin eta zalantzak partekatu zituzten Alzugarairekin.

Hitzaldian egon ez eta dokumentua eskuratu gura duten herritarrek aukera dute hori egiteko, sortu.eus web orrialdean bertan, aurrez erregistratuta.