Etorkinen egoerari buruzko hausnarketa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 8a

Gaur egun milaka dira guda, gosea edo beste egoera batengatik bere herrialdea utzi behar izan duten pertsonak. Lasarte-Oriako herritarrei pertsona hauek bizi duten egoeraz kontzientziatzeko asmoz, Topaketa asteak antolatu dira. Hainbat ekintzek osatzen dute aste berezi honetako egitaraua. Horien artean, Jose Luis Pinilla Apezpiku-konferentziako Migrazio idazkaritzako zuzendariaren hitzaldia nabarmentzen dute antolatzaileek.

Lehengo asteazkenean, azaroaren 2an, ‘Somos migrantes’ erakusketak  ateak ireki zituen Antonio Mercero erakusketa aretoan.

Lasarte-Orian Andatzazpi Pastoral Barrutiak, Gipuzkoako Caritas elkarteak eta Etorkinen pastoraltzak elkarlanean antolatutako Topaketa astearen ekintzetako bat dugu hau.

Etorkinen eskubide urratuak

‘Somos migrantes’ erakusketa Entreculturas elkarteak osatutako da. Honetan munduko komunikabide ezberdinetan etorkinen egoera irudikatzeko argitaratutako argazkiak aurkitu daitezke. 

Era berean, herrialde ezberdinetan  etorkinek gainditu beharreko mugak eta haiek bizi dituzten egoerak ezagutzera ematen dira. 

Helburua etorkinek pairatzen dituzten eskubide urraketak salatzea da. Izan ere, herrialde batetik ateratzeko eskubidea pertsona guztien oinarrizko eskubidea baita.

Herritarrek astelehenik ostiralera 18:00etatik 19:00etara izango dute erakusketako ikusteko aukera. Azaroaren 15ean, asteartean  esposizioaren azken eguna izango da.

Hausnarketa

Erakusketa honetaz gain, beste  hainbat ekintzek osatuko dute Topaketa astea: hitzaldia, filma, ekintza isila eta elkartasun afaria.

Honek guztiak gaur egun munduan eta batez ere, Estatura iristen diren etorkinek bizitzen duten egoerari buruzko hausnarketa bideratzea du helburu.

Antolakuntzako kideek Felix Garitanok Ama Brigitarren komentuko kapilauak Topaketa asteen egitarauko eskuorrian idatzitako hausnarketa azpimarratzen dute.

Honetan Garitanok honako hitzak hauek idazten ditu: “guztiak izan gara etorkin lehenago edo beranduago. Ezin dugu pentsatu euskaldunak beti egon ginela hemen; gure arbasoek ziurrenik Afrikatik emigratu zuten eta bertan gelditu ziren, gure herrian”.

Honela jarraitzen du, “2016 urtean orban handiak ditugu, hala nola, gudak, gosea, aberatsek esplotazioa sustatzen dute...Honek 65 milioi pertsonek haien etxeak uztea ekarri du. Gehienak errefuxiatu kanpamentuetan bizi dira. egunen batean bertatik ateratzeko esperantzarekin, bizi ahalko diren lur baten bila; batzuk pausoa ematera ausartzen dira, saiakeran bere bizi utziaz, gaur egungo Mediterraneoaren kasu, zein errefuxiatuen hilerri bilakatu den. Gure Europa liberal eta zaharra, ongizate-estatuan dagoena, leku guztietan sarraila jartzera bultzatu gaitu, etxeetan, mugetan, jabetzetan... Era honetera,  etorkin hauen etorrerak, beste herrialdeetako ohitura, erlijio edo jokaerek, gure bizitzan izan dezakeen kutsadura ekiditeko asmoz”. 

Garitanoren iritziz, “Porrot handia da 2016an ditugun baliabide guztiekin gizateriak gosea, errefuxiatuen mundua, Siria, Irak, Nigeria, Somalia edo Kongoko Errepublika Demokratikoko gerra-konfliktoak ezin gainditzea”.

“Guztiok dakigu migrazio masa handien harreraren arazo korapilatsua dela; iretenbide onena haien lurraldea eta etxea, hain kultura, ez uzteko laguntza ematea izango litzateke,” aipatzen du.

Era berean, kulturaren talkari buruz ere mintzatzen da du bere idatzian, “Europara datozenean, ezin dugu ahaztu beste kultura batetik datozela, ez daudela gure erara lan egitera ohituak, gu bezala jaztera ohituak edo gu bezala otoi egitera ohituak; belaunaldi bat beharko dute horretarako ohitzeko”.

Etorkinak gure sistemaz baliatzen direnak pentsatzen dutenentzat ere hitzak ditu, “Giza errealitatea ez da perfektua eta etorkin horien artean gure biziza egoeraz baliatzen direnak egongo dira, baina ez da hori guztien joera. Inork ez du bere herrialdea utzi nahi eta are gutxiago bizia edo kapitala jokatu herrialde batera joan eta onartuko zaituen ez dakizunean”.

Hitzaldia eta ekintza isila

Era honetara, bihar, asteazkena, Manuel Lekuona Kultur etxeko hitzaldi aretoan, 19:00etan Topaketa aste honetako bigarren ekintza izango da, hitzaldia.

Jose Luis Pinilla Apezpiku-konferentziako Migrazio idazkaritzako zuzendaria etorkinen egoerari buruz mintzatuko da  'Migrantes y refugiados. Iconos que nos interpelan' izenpean.

Antolatzaileek azaldu digutenez, Jose Luis Pinilla Apezpiku-konferentzian migrazioaren arloan lan egin du urte askotan, beraz, gaiari buruzko asko daki eta “oso interesgarria izango da haren hitzak entzutea”.

Ostegunean, berriz, 18:30ean Donostiako 'Circulo del Silencio-Isilune Zirkulua' taldeko kideek ekintza isila egingo dute Okendo plazan.

Talde hau hilabeteko hirugarren ostegunetan batzen Donostiako Gipuzkoa plazan eta Europako etorkinen eta errefuxiatuen elkartasuna adierazteko 15 minutuko ekintza isila egiten dute. Elkarte erlijioso eta laikoek bat egiten dute ekimen honetan.

Oraingoan gure herria hurbilduko dira. Herritarrei honekin bat egiteko gonbita egiten diete antolatzaileek.

Afrikako etorkinak

Ostirala eta ostiralean berriz, Espainiar Estatuak jasotzen dituen Afrikako etorkinak izango dira protagonista.

Amparo Climenten 'Las lágrimas de África' filma ikusgai izango da ostiralean, 19:00etatik aurrera Manuel Lekuona Kultur etxeko hitzaldi aretoan.

Espainiar Estatuan sartu nahi duten eta Marokoko kanpamentuetan dauden etorkinen egoera aurkezten du egileak. Horretarako, Gurugu eta Bolingoko kanpamentuetan, etorkinen artean mugitu eta haiekin hitz egiten du, baita Maroko eta Melilla artean dagoen harresia gainditzeko egiten dituzten saiakeretan haiekin izan ere.

Hau guztiaz gain, larunbatean, 20:30etik aurrera, Arantzazuko Ama Parrokiako Lokalean elkartasun afaria izango da. 

Honetan, 'Tierra de todos' fundazioa laguntzeko dirua jasoko dute. Afrikako etorkinei laguntzeko Cadizen harrera etxea du eta bertan hiaekin lan egiten dute.

Antolatzaileek herritarrak gonbidatzen dituzte Topaketa asteko ekimenetan parte hartzera.