Sotto Voce laukoteak girotutako iluntzea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko aza. 4a, 21:52

Harizko lau instrumentuz baliatuta, musika emanaldi atsegina eskaini du gaur, Sotto Voce laukoteak, Lasarte-Oriako Brigitarren Komentuan

Sotto Voce laukoteak eman dio hasiera Danok Kideren Musika Topaketei gaur, herrian. Maila handiko bi biolin jotzailek, biola jotzaile batek eta biolontxelo jotzaile batek girotu dute iluntzean, Lasarte-Oriako Brigitarren Komentua; 'Hari Kantariak' musika emanaldiaz gozatu ahal izan da bertan. Egitarau anitza eskaini diete bertara gerturatu diren herritarrei, musika estilo anitzetako eta garai ezberdinen arteko bidaia izan da. Entzun ahal izan diren musika piezen artean, 'Sevilla'. 'Berceuse', Maman, la plus belle du  monde' eta 'Besame mucho' abesti ezagunak izan dira, beste hainbaten artean.