Zohardia ponentziaren aurkezpena Xirimirin

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 4a

Sorturen birfundazio prozesuan, Arnaldo Otegiren taldeak aurkeztutako Zohardia ponentzia izan da bakarra eta hau eramango da urtarrilaren 21eko kongresura. Asteazkenean Xirimirin aurkeztuko da ponentzia hau.

Sortu alderdiak birfundazio prozesua zabaldu zuen eta epe bat eman zuen ponentziak aurkezteko. Azto jakitera eman zenez, aurkeztutako bakarra Otegi buru duen Zohardia izenekoa izan da eta dokumentu hau izango da beraz, alderdiak urtarrilean egingo duen kongresura eramango dena. Militanteei bertan azaltzen dena aurkezteko asmoz, gurean, Xirimiri elkartean solasaldia egingo da. 

Asteazkenean 19:00etan Nuria Alzugarai, dokumentuaren egileetako bat, izango da Zohardiak jasotzen duenaz hitz egiten.