Udalak enpresa txikiak sortzeko laguntzak jarri ditu martxan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko azaroaren 4a

Lasarte-Orian merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen sektoreei lotutako enpresa txikiak sortzeko laguntza lerro berria ireki du Udalak. Enpresek eskuratu ahalko dituzten gehienezko laguntzak 1500 edo 1800 eurokoak izango dira. Jesus Zaballos alkateak, Beatriz Juez Sozioekonomia batzordeburuak eta Dioni Avila teknikariak aurkeztu zituzten laguntza berriak.

Lasarte-Orian merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen sektoreei lotutako enpresa txikiak sortzeko laguntza lerro berria ireki du Udalak. Enpresek eskuratu ahalko dituzten gehienezko laguntzak 1500 edo 1800 eurokoak izango dira. Jesus Zaballos alkateak, Beatriz Juez Sozioekonomia batzordeburuak eta Dioni Avila teknikariak aurkeztu zituzten laguntza berriak.

Alkateak azpimarratu modura, laguntza hauen oinarriak Lasarte-Oriako enplegu mahaian adostu dira.

Laguntzak

Itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro berria 24.400 eurotako da.

Udaleko arduradunek azaldutakoaren arabera, laguntza hauekin finantza daitezken gastuetako batzuk enpresa eratzeko gastuak, errentamenduko gastuak edo pertsona enplegatuak kontratatzeko gastuak dira.

Agerraldian azaldu legez, diru-laguntza gehienez diruz laguntzekoak diren gastuen %40koa izango da, gehienezko kopurua 1.500 eurokoa delarik. 

Hala ere, hiru salbuespen egongo dira: Eragin Komertzial Maximoko Eremutik kanpo kokaturiko establezimenduek, erretiroagatik eskualdatu diren enpresak edo eskatzaileak gutxienez %33ko desgaitasuna aitortua badu. Kasu hauetan, diru-laguntza gehienez ere %60koa izango da eta 1.800 eurora arte eskuratu ditzakete onuradunek.

Programa honetan aurreikusitako laguntzak ezingo dira diruz lagundutako gastu berengatik jasotako beste edozein laguntzari metatu. 

Eskaerak

Laguntza hauetako onuradun izateko 2016ko urtarrilaren 1etik azaroaren 4ra bitartean Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duen pertsona fisiko nahiz juridikoa izan behar da. 

Proiektuak aurkezteko epea 20 lanegunekoa da, GAOn argitaratu den egunetik aurrera, hau da, gaurtik aurrera.

Eskaerak Udal erregistroan sartu beharko dira eta negozioaren bideragarritasun programa bat aurkeztu beharko dute. 

Alkateak azaldu modura, itzuli beharrik gabeko laguntzak dira eta Udalak proiektuek bideragarritasun bat izatea nahi du. 

Dioni Avila Sozioekonomia arloko teknikariak azaldu zuenez, enpresei dagoeneko eskutitza bidali zaie eta bideragarritasun plana egiteko bailarako ekintzaile-zerbitzuaren laguntza izan dezaketela azaldu zaie.

Laguntzen oinarriak edo informazio gehiago GAOn eta Udalaren web gunean, 943 376 179 telefonora deituz edo d.avila@lasarte-oria.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz eskuratu daitezke.